Monday, June 20, 2005

Jentia bieda loramendiko jardina konponketako

Ba hori, hemen Goiena.net-en irakurri dotena:


"

Loramendi EEko kideek deia egin die herritar guztiei lokal ostean duten lorategia txukuntzeko. Auzolanean egin gura dute, eta interesa duena etor dadila edo dei egin dezala Loramendi EEra.

Loramendi lorategia.jpg

Lokalaren atzeko partean dago lorategia.

Taldeak egingo dituzte lorategitxoa txukuntzeko, 6 laguneko taldeak. Gaur, ekainak 20, hasi eta hurrengo hiru asteotan egingo dituzte lanok, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Zuloa egingo dute lehenengo lorategian eta anfiteatro antzeko zertxobait egitea da helburua, hitzaldiak egiteko gero. Lur asko atera beharko dute orain belarra besterik ez dagoen lekutik, hortaz, lanerako gogoz dagoena hurrera dadila Loramendi EEra eta bertan esango diote zer egin behar duen."

Neuk badauket laguntzen fateko asmua.

2 comments:

zangi said...

ni prest nau laguntzen fateko! ti-ta baten jardin ori opera bihurtu geike! laister ainhoa artetak emanaldixa emungo dauela ya kalian etzuten da!

zangi said...

a ta lokala AGEko lokala argazkixan oso ondo agertzen dala esan einbida!