Tuesday, December 13, 2005

Erabaki Drastikoak

2005eko abenduaren 10ean jokatutako Untzillako II. igoeraren ondoren, K23! taldeko zuzendaritza batzordea bildu eta ondoko erabaki eta ondorioetara iritsi da:

- Zuzendaritza batzordeak Lezeta jaunaren lana goraipatzen du. Era berean Iturberi ere aipamen berezia egiten dio, bere balentriagatik.

- Altube jauna taldetik kanporatua izan da. Larunbateko lasterketan ez zuen berarengandik espero zen maila eman eta ondorioz zuzendaritza batzordeak txirrindulari honek datorren urtean ez duela taldean jarraituko erabaki du.

- Kortabarria jaunak (el Tolo) taldean segituko du. Txirrindulari honene inguruan hausnarketa sakona egin ondoren Tolok beste urtebetez taldean jarraituko duela erabaki du zuzendaritza batzordeak, bere maila esperotakoa izan ez bazen ere meta bolanteen sailkapenak bere emaitza makilatzen baitu. Ala ere aipatu behar da gizon honek zapore gazi-gozoa utzi duela zuzendaritzako kideengan.

- Zangitu jaunak taldea utzi du. Kasu honetan txirrindulari hau ez da kaleratua izan. Zuzendaritza batzordeak zalantzak zituen bere erretiratzeari buruz eta ikerketa zabaldu zuen ea bizikleta benetan apurtu zen jakiteko. Ikerketa bukatu baino lehen, ordea, Zangituk berak taldea utziko duela jakinarazi dio zuzendaritza batzordeari. Zergatik ote?

- Beitia jaunak taldea utzi du. Txirrindulari honek nota bat bidali dio jakinaraziz taldea utziko duela eta datorren urtean ez dela gurekin izango. Zuzendaritza batzordeak bere erabakia errespetatzen du nahiz eta zangituren taldera joango den susmatzen duen.


Hauek oraingoz hartu diren erabakiak. Zuzendaritza batzordea berriz bilduko da aste honetan futbolisten kasuarekin zer gertatuko den hausnartzeko.

7 comments:

zangi said...

Taldea usteko izan ditudan arrazoiak:

* Nire materiala egoera onean egotea nahi dut eta zuen taldeak etapan ikusi zen bezala ez zidan ori bermatzen

*Nigan ez duzue konfiatu

*Basotxokoek oferta bikaina egin didate, taldeburua ni izango naiz eta gainera astero txokolatada eskeini didate

*Talde indartxua egingo dugu, beitia bezalako gizonekin. Beste batzuekin ere negoziaziotan gaude, altube eta arando jaunak esate baterako

eskerrikasko guztiagatik baina datorren urtean BASOTXO TXAPELDUN

Anonymous said...

Arandok K23! txirrindulari taldetik hanka ta erdi kanpoan duela jakinarazi beharrean gaude talde honetako zuzendaritza batzordea. motiboak hauek izan dira:
- karrera aurretik ez zen egun bakar bat ere entrenatu.
- karreran itxura penagarria eman zuen eta azken postutik ez zen urruti ibili.
- Arandok karreraren ondorengo egunetan ez digu telefonoa hartu.
- txirrindularitza utzi behar duelaren susmoa iritsi zaigu.
-basotxo txirrindulari taldean mekaniko lanetarako fitxatu dutela diote batzuk.

Unknown said...

nik zuzendaritza batzoirdiai proposamen bat einbiotzat.

Ondo pentzetan jat Adrian eta Haritzei eskaintza bat eittie datorren urtien gurekin korriru daixien.

Baina nik hemendik aurrerako kontrato danetan baldintza bat jarriko nauke: inok ezingutzo partiduagatik lasterketan partehartziai uko ein. Hau pasetan bada txirrindularixa kalera botako da eta gainera taldia indemnizau bieko dau.

Zuzendaritza batzordiai eskatzen dutzet mesedez honen inguruen hausnartzeko

zangi said...

YA IN BIOZUENA! DATORREN URTIAN BASOTXO TXAPELDUN! GAINERA MEDIKU MORDO BAT DAUKOU ASIKE.....

Anonymous said...

bai bai basotxon medikuak eztakitt, baiña, zikiatrak, sikologuak eta holakuak ugari. guk enfermero bat daukou k23!-n eta neikua da.

Unknown said...

ez idatzi mezu anonimorik, mesedez.
Eztau registrauta egon biherrik izen bat jarteko, asike nagikerixiagatik eztaila izen, komentarixua idazten dozuenien hor behien aukeratu otros eta sartu izenen bat aunkesea.

anonimo erabili bakarrik benetan anonimotasuna gordetia gurozuenerako

Anonymous said...

ba nire izena anonimua da!