Thursday, July 13, 2006

ERASOAK TROPELTXOAN

Tourra bere erdialdera iristen ari da, eta horrekin batera etapa gogorrenak heltzen hasi dira, hauetan irabazleek asko dute irabazteko, eta porrot egiten dutenek ia guztia galdu dute. Baina etapa hauek ailegatu aurretik izan dira lehenengo erasoak eta Unai Bengoa "Degurixako Kilkerrak" eta Iosu Iriarte "Azatzako ehiztarixak" tropela atzian utzi eta meta bolanteko puntuak jaso dituzte! Oraindik juezak ez dira bildu eta ez dakigu meta bolanteetan zenbat puntu ofizial jasoko dituzten, baina dirudienez oso parekatuta egongo da bien arteko lehia.
Ikusiko dugu Tourrak zer ematen digun, onenak irabaz dezala!



5 comments:

{ZüßîX}™ said...

Bi gizon hauek zeresana emango dute. Baina nik fede handiagoa dut degurixako artzaiarengan. Benetan gizon saiatua eta porrokatua baita, azken festatan erakutsi duen legez. Ez da hala joxean?

Anonymous said...

ala da juana esan daiteke azken aldian degurixako artzaina gauzak ondo egiten ari dela ez?

Anonymous said...

Ihes egin eta pelotoia uztea lortu duten gizonen zerrendak gora egin du egun hauetan juanan, Ibai Zangitu eta Ibon Gonzalez txirrindulariak ere aurrera egitea lortu dute.

Anonymous said...

eztakitt juanan, baiña ihes eginda doan baten izena ez duzu ongi aipatu, zein da koruetako ehiztarixa??? koruetakua??? hori arane izengo da ez, ero azatzakua doie ihes inda? galduta nitxiok juanan?

zangi said...

arrazoia dauketzu, azatzako ehitarixa da "txanbolin"