Monday, July 31, 2006

GARAIPENA!

Azpeitiko malda gogorretan Iosu txapeldun! lasterketa gogorra izan zen atzokoa, tropelkideak erasora irten eta azkenean txapela Azatzako ehiztariarentzako izan zen, azken kilometrotan erasoa jo eta sasoi puntu oso onean dagoela erakutsi zuen berriz ere azatzarrak, konfiantzaz bor-borka dago eta bere esperientziaz baliatuz etapa asko irabaz ditzake uda honetan. Andramaixetan gutxienez ortzadar elastikoa eramango du soinean!!! zorionak!

Thursday, July 27, 2006

AZPEITIKO MENDIAK


Igandea hontan, Azpeitira IV. igoera egingo dute kabirutarrek, tropel handia joango da bertara, orain lider doazenek urte guztia igaro dute igoera hau prestatzen eta puntu-puntuan ailegatuko dira. Aste hontan baina, ez du lelen heltzen denak irabaziko, mendatea igotze soilarekin puntuak jasoko baitituzte tropelkideek. Etapa polita izan daiteke ere urte guztia lanean pasa duten horiek eraso egin eta txapela eramateko, baina hortarako pasa den urteko txapeldun izan zen Lezetatar Xabi hartu beharko dute mendean eta hori ez da gauza samurra izango honek txakalaldirik ez badu behintzat. KOntuz urte guztia etapa hau prestatzen ibili direnekin! amstrongaren preparazioarekin datoz eta!!!!!

Kartak botata daude! irabaz dezala onenak!

Thursday, July 13, 2006

ERASOAK TROPELTXOAN

Tourra bere erdialdera iristen ari da, eta horrekin batera etapa gogorrenak heltzen hasi dira, hauetan irabazleek asko dute irabazteko, eta porrot egiten dutenek ia guztia galdu dute. Baina etapa hauek ailegatu aurretik izan dira lehenengo erasoak eta Unai Bengoa "Degurixako Kilkerrak" eta Iosu Iriarte "Azatzako ehiztarixak" tropela atzian utzi eta meta bolanteko puntuak jaso dituzte! Oraindik juezak ez dira bildu eta ez dakigu meta bolanteetan zenbat puntu ofizial jasoko dituzten, baina dirudienez oso parekatuta egongo da bien arteko lehia.
Ikusiko dugu Tourrak zer ematen digun, onenak irabaz dezala!