Saturday, December 31, 2005

gMail


aupa lagunok!

zuetako batzuk, egixa esan danok espero dot, jasoko zauien e-mail bat nire izenien: gmail invitation...
bueno, ba hoir gmail-eko kontu bat zabaltzeko gonbidapena da. Gmail web correo zerbitzu bat da, hotmail moduen, baina apurtxo bat hobia. Probetara animetan zauet.
Hotmail baino azkarraua da, argixaua, eta erabiltzeko errexaua, ta gainera ezta mikrosoftena, niretzat nahikua arrazoi.

Gainera existiruten da gmail notifier izeneko programatxo bat, korreo bat ailegetan jatzunien abixau eitten dauena. Erabilgarrixa benetan.

Saturday, December 24, 2005

karnibal

karnabalak gainian daukouela ta, astelena 26 kabirutarren asanblada deia egon da goixeko 10:45etan, ordu hau bi arrazoigatik aukeratu da 10ak ordu ona dalako atzaldian gauzak in ahal izeteko eta 11kak arte lo itxia komeni dalako. 10etan itxia nahi zauieniak eta 11takuen artian akordio batera ailegau zan 10:45 izengo da beraz udaletxe zaharrian.



Wednesday, December 14, 2005

AZKEN BALORAZIÑUE

Asko zien karrera aurretik euzen dudak, bai lelengo posturako eta baitte azkenengorako be. Azken eta lelen izeteko faborituak asko zien, eta asko izen die karrerie korriru ostien egon dien sorpresak. Argi geldittu zan untzillako aldazgoriek bakotxa bere lekuen jarten dauela eta hola garbi geldittu zan, baxi danok baiño eskillara bat altuau dauela.
kristona izen zan emun euen erakustaldixe. iosu be hortxe ibili zan, bere anaiek azkenengo momentuen kendutzen podiuman billa. apur bat atzerau, nire uste apalien aurrerau egonbiko zan gizon bat sartu zan, zatza. urrengo eguneko laminetan pentzetan ero, baxi eta aranen atakiei izin izentzen erantzunik emun, pena bat izen zan.
bigarren zatixen hortxe sartu zan zubi, giarkolpez giarkolpe, eta "atzetik aurrera" etorri zan k23!tarra. postu politte iñ euen, eta bere pozik haundixena pastore primua atzien ikustie izen zan. eta pastore baiño atzeratxuau zatorrena ni nitzen. untzillako lelengo zatixe eskapaute ibilitta gero eta egillor pasautakuen pott inda gero, dana bierrien heldu nitzen untzilla gaiñera. nirie izen zan konbatibilidadien premixue.
eta karrerako hirrugarren zatixen tolo, beitia, altube, eta arando sartu zien. tolo mosu eskasaz baiña pozik heldu zan metara, berak bakarrik disputau euen meta bolanteko mailotaz. andoni be zuri zuri heldu zan, gaiñien zaukon maillot horixa nun sartu ero nun gorde ezakixela. beitia barrez honekin batera sartu zan. honek atzien allegetian kulpia maillotan airodinamikotasun ezai botautzen, eta arrasoirik etxakon falta, ixe gerra denporakue zan. eta gure arando be taldetxo honetan sartu zan, baxi sartu zan meta berdiñe zan baiñe ordu laurden beranduau marketan euen untzillako kanpantorrien.
eta len esan doten moruen untzillako aldazgoriek bakotxa bere lekuen jarten dau ta aurten be holaxe iñ euen, barrene ikasten, txondo leirekin, erik futbolien, adri lesionaute, haritz muletakin, beñat mikrofonuen.... ETA ZANGITU KOTXIEN!!!!
urrengo urterarte!!!!!!!

Tuesday, December 13, 2005

Erabaki Drastikoak

2005eko abenduaren 10ean jokatutako Untzillako II. igoeraren ondoren, K23! taldeko zuzendaritza batzordea bildu eta ondoko erabaki eta ondorioetara iritsi da:

- Zuzendaritza batzordeak Lezeta jaunaren lana goraipatzen du. Era berean Iturberi ere aipamen berezia egiten dio, bere balentriagatik.

- Altube jauna taldetik kanporatua izan da. Larunbateko lasterketan ez zuen berarengandik espero zen maila eman eta ondorioz zuzendaritza batzordeak txirrindulari honek datorren urtean ez duela taldean jarraituko erabaki du.

- Kortabarria jaunak (el Tolo) taldean segituko du. Txirrindulari honene inguruan hausnarketa sakona egin ondoren Tolok beste urtebetez taldean jarraituko duela erabaki du zuzendaritza batzordeak, bere maila esperotakoa izan ez bazen ere meta bolanteen sailkapenak bere emaitza makilatzen baitu. Ala ere aipatu behar da gizon honek zapore gazi-gozoa utzi duela zuzendaritzako kideengan.

- Zangitu jaunak taldea utzi du. Kasu honetan txirrindulari hau ez da kaleratua izan. Zuzendaritza batzordeak zalantzak zituen bere erretiratzeari buruz eta ikerketa zabaldu zuen ea bizikleta benetan apurtu zen jakiteko. Ikerketa bukatu baino lehen, ordea, Zangituk berak taldea utziko duela jakinarazi dio zuzendaritza batzordeari. Zergatik ote?

- Beitia jaunak taldea utzi du. Txirrindulari honek nota bat bidali dio jakinaraziz taldea utziko duela eta datorren urtean ez dela gurekin izango. Zuzendaritza batzordeak bere erabakia errespetatzen du nahiz eta zangituren taldera joango den susmatzen duen.


Hauek oraingoz hartu diren erabakiak. Zuzendaritza batzordea berriz bilduko da aste honetan futbolisten kasuarekin zer gertatuko den hausnartzeko.

Untzilako igoerako emaitzak

Lasterketa benetan gogorra izen zan, ta pronostiko danak bete zien

1.-Baxi
2.-Arane
3.-Iriarte I
4.-IriarteII

Premio conbatividad: Larsson

Premio metas volantes: Tolo

Premio Basotxo: Zangitu

Premio rebelacion: Garijaia

Premio JJ: korkuera

Premio muletas: ritxi

Monday, December 05, 2005

UNTZILAKO TOURRA

Untzilako maldek erabakiko dute

Zapatuko etapa bihurri bezain gogorrak erabakiko du proba. Untzilako malda gogorrak tropelean zalaparta eragingo du eta. Faboritoen artean Xabier Lezeta belorrietarra dugu, azken urte hauetan gorantz egin duen mutila, gainera talde sendoa du, esperientzia askokoa, garaipena lortzeko asko lagundu diezaiokena. Etapa gogorra aurreikusten da, batez ere Ritxi Igartuaren mutilek ez dutelako konformista izaterik nahi eta lasterketaren bila itsu-itsu joango direlako.

Zer gertatuko den, zapatuan jakingo dugu, ordurarte egin zuen apostuak eta esan zeintzuk osatuko duten podiuma



DANOK DAKIGU AMSTRONGA ZEINEK BOTA ZAUEN LURRERA EZ?!