Saturday, December 31, 2005

gMail


aupa lagunok!

zuetako batzuk, egixa esan danok espero dot, jasoko zauien e-mail bat nire izenien: gmail invitation...
bueno, ba hoir gmail-eko kontu bat zabaltzeko gonbidapena da. Gmail web correo zerbitzu bat da, hotmail moduen, baina apurtxo bat hobia. Probetara animetan zauet.
Hotmail baino azkarraua da, argixaua, eta erabiltzeko errexaua, ta gainera ezta mikrosoftena, niretzat nahikua arrazoi.

Gainera existiruten da gmail notifier izeneko programatxo bat, korreo bat ailegetan jatzunien abixau eitten dauena. Erabilgarrixa benetan.

Saturday, December 24, 2005

karnibal

karnabalak gainian daukouela ta, astelena 26 kabirutarren asanblada deia egon da goixeko 10:45etan, ordu hau bi arrazoigatik aukeratu da 10ak ordu ona dalako atzaldian gauzak in ahal izeteko eta 11kak arte lo itxia komeni dalako. 10etan itxia nahi zauieniak eta 11takuen artian akordio batera ailegau zan 10:45 izengo da beraz udaletxe zaharrian.



Wednesday, December 14, 2005

AZKEN BALORAZIÑUE

Asko zien karrera aurretik euzen dudak, bai lelengo posturako eta baitte azkenengorako be. Azken eta lelen izeteko faborituak asko zien, eta asko izen die karrerie korriru ostien egon dien sorpresak. Argi geldittu zan untzillako aldazgoriek bakotxa bere lekuen jarten dauela eta hola garbi geldittu zan, baxi danok baiño eskillara bat altuau dauela.
kristona izen zan emun euen erakustaldixe. iosu be hortxe ibili zan, bere anaiek azkenengo momentuen kendutzen podiuman billa. apur bat atzerau, nire uste apalien aurrerau egonbiko zan gizon bat sartu zan, zatza. urrengo eguneko laminetan pentzetan ero, baxi eta aranen atakiei izin izentzen erantzunik emun, pena bat izen zan.
bigarren zatixen hortxe sartu zan zubi, giarkolpez giarkolpe, eta "atzetik aurrera" etorri zan k23!tarra. postu politte iñ euen, eta bere pozik haundixena pastore primua atzien ikustie izen zan. eta pastore baiño atzeratxuau zatorrena ni nitzen. untzillako lelengo zatixe eskapaute ibilitta gero eta egillor pasautakuen pott inda gero, dana bierrien heldu nitzen untzilla gaiñera. nirie izen zan konbatibilidadien premixue.
eta karrerako hirrugarren zatixen tolo, beitia, altube, eta arando sartu zien. tolo mosu eskasaz baiña pozik heldu zan metara, berak bakarrik disputau euen meta bolanteko mailotaz. andoni be zuri zuri heldu zan, gaiñien zaukon maillot horixa nun sartu ero nun gorde ezakixela. beitia barrez honekin batera sartu zan. honek atzien allegetian kulpia maillotan airodinamikotasun ezai botautzen, eta arrasoirik etxakon falta, ixe gerra denporakue zan. eta gure arando be taldetxo honetan sartu zan, baxi sartu zan meta berdiñe zan baiñe ordu laurden beranduau marketan euen untzillako kanpantorrien.
eta len esan doten moruen untzillako aldazgoriek bakotxa bere lekuen jarten dau ta aurten be holaxe iñ euen, barrene ikasten, txondo leirekin, erik futbolien, adri lesionaute, haritz muletakin, beñat mikrofonuen.... ETA ZANGITU KOTXIEN!!!!
urrengo urterarte!!!!!!!

Tuesday, December 13, 2005

Erabaki Drastikoak

2005eko abenduaren 10ean jokatutako Untzillako II. igoeraren ondoren, K23! taldeko zuzendaritza batzordea bildu eta ondoko erabaki eta ondorioetara iritsi da:

- Zuzendaritza batzordeak Lezeta jaunaren lana goraipatzen du. Era berean Iturberi ere aipamen berezia egiten dio, bere balentriagatik.

- Altube jauna taldetik kanporatua izan da. Larunbateko lasterketan ez zuen berarengandik espero zen maila eman eta ondorioz zuzendaritza batzordeak txirrindulari honek datorren urtean ez duela taldean jarraituko erabaki du.

- Kortabarria jaunak (el Tolo) taldean segituko du. Txirrindulari honene inguruan hausnarketa sakona egin ondoren Tolok beste urtebetez taldean jarraituko duela erabaki du zuzendaritza batzordeak, bere maila esperotakoa izan ez bazen ere meta bolanteen sailkapenak bere emaitza makilatzen baitu. Ala ere aipatu behar da gizon honek zapore gazi-gozoa utzi duela zuzendaritzako kideengan.

- Zangitu jaunak taldea utzi du. Kasu honetan txirrindulari hau ez da kaleratua izan. Zuzendaritza batzordeak zalantzak zituen bere erretiratzeari buruz eta ikerketa zabaldu zuen ea bizikleta benetan apurtu zen jakiteko. Ikerketa bukatu baino lehen, ordea, Zangituk berak taldea utziko duela jakinarazi dio zuzendaritza batzordeari. Zergatik ote?

- Beitia jaunak taldea utzi du. Txirrindulari honek nota bat bidali dio jakinaraziz taldea utziko duela eta datorren urtean ez dela gurekin izango. Zuzendaritza batzordeak bere erabakia errespetatzen du nahiz eta zangituren taldera joango den susmatzen duen.


Hauek oraingoz hartu diren erabakiak. Zuzendaritza batzordea berriz bilduko da aste honetan futbolisten kasuarekin zer gertatuko den hausnartzeko.

Untzilako igoerako emaitzak

Lasterketa benetan gogorra izen zan, ta pronostiko danak bete zien

1.-Baxi
2.-Arane
3.-Iriarte I
4.-IriarteII

Premio conbatividad: Larsson

Premio metas volantes: Tolo

Premio Basotxo: Zangitu

Premio rebelacion: Garijaia

Premio JJ: korkuera

Premio muletas: ritxi

Monday, December 05, 2005

UNTZILAKO TOURRA

Untzilako maldek erabakiko dute

Zapatuko etapa bihurri bezain gogorrak erabakiko du proba. Untzilako malda gogorrak tropelean zalaparta eragingo du eta. Faboritoen artean Xabier Lezeta belorrietarra dugu, azken urte hauetan gorantz egin duen mutila, gainera talde sendoa du, esperientzia askokoa, garaipena lortzeko asko lagundu diezaiokena. Etapa gogorra aurreikusten da, batez ere Ritxi Igartuaren mutilek ez dutelako konformista izaterik nahi eta lasterketaren bila itsu-itsu joango direlako.

Zer gertatuko den, zapatuan jakingo dugu, ordurarte egin zuen apostuak eta esan zeintzuk osatuko duten podiuma



DANOK DAKIGU AMSTRONGA ZEINEK BOTA ZAUEN LURRERA EZ?!

Sunday, November 13, 2005

KARNABALAK

KARNABALAK 2006

Hobiek izen daittezen!

Zelabaixota, Azpigarri eta K23! kuadrilak, datorren urteko karnabalei inddar geixau emun geikela pentzauaz, bildu gare. Honetxeik, gure ustez, hobetzeko dazenak:

Lokalak: disfrazak preparetako lokal faltia dauela ikusi dou.

Dirulaguntza falta: disfrazak eittiek gastu ekonomiko bat suposatzen dau.

Herri bazkarixa: Goixa eta atzaldia herri bazkari batekin lotzia, holan atzaldien girua egon dein.

Zapatua: Azken momentuko lanak bukatuta, igarri daila hurrengo egunien karnabalak diela.

Martizena: Giruak behera ein dau ta inddartzia.

...

Hau ta hobetzeko dauen beste edozein gauzai buruz berbetako koadrila danak deitzen dittugu batzar batera:

Azaroak 19, zapatua

atzaldeko lauretan

Udaletxe Zaharra

JAIXAK GEURIAK DIELAKO!!!

Thursday, November 10, 2005

BILERA

K23!tar maiteak ostiral honetan karnabaletarako bilera egingo dugu, afal ostean gazte ekimeneko lokalean, nahi duenak argazkiak eraman ditzake ideia politekin eta hango ordenagailuan ikusiko ditugu. Bestalde erateko zeoze ere eraman dezakegu, denbora pasa eta ideia politak sortzeko.

besterik gabe MUko k23tar batzun bilera deia
pd:kAnika taldekUek traguak erosi! bestela aspertuko zarie ta!

Tuesday, November 08, 2005

AVATAR

web honetan shout parkeko, personaje bat in leike;

http://spstudio.linda.hosting-friends.de/spstudio.html

SARTU TA IN ZURIA!

PD: karnabaletarako bileria inbiou! inminentemente! otsaila bertan dau

Monday, October 31, 2005

CC

Bada ia denporatxo bat gure txoko honi Creative Commons lizentzia bat jarri nutzela. Geixenok eztozue jakingo hori ze dan. Beste askoi interesau be ejatzue eingo. Ala ta be hemen jarten dot bideo esplikatibo bat.


http://media-cyber.law.harvard.edu/blogs/gems/ion/secreativo.swf

Sunday, October 23, 2005

JAIA

Azken aldixan ez dotenez juergaik bota(apenas!), jai bat antolatzia okurriru jat, Zurrakapote jaia! bertan zurrakapote txapelketa bat antolatuko zan, ta gero zurrakapote danak eran ingo zien, (norbaitxek zurrakapotia ze dan jakitxia biebadau zubik ondo esplikau dau aurreko komentaixuan),txapelketa honen irabazliai zurrakapotero federaziñoko karneta emungo jakon premixo moduan ta zurrakapote kargadituena eraten dauienai euskal larunbatero federazinoko karneta emungo jakon. Honen ostian trikipoteozurrakapoterua eingo geuke eta bertsolarixek beti edarixa eukiko zauien gai moduan. Espero dot jai hau aurrera aterateko zuen laguntzia eukitxia!!

ABER HARITZ LAISTER JOLASTEN IKUSTEN DOUEN! ETA RITXI PITXITXI ABESTUKOU BERRIRO BE


BERANDU BAINA IDATZI DOT!

Saturday, October 22, 2005

Egunero ezta domeka


Ba hori, egunero eztala domeka. Bestela beitu, gaur esaterako zapatua da. Bai bale... bixer domeka izengo dala....

Bueno, suposatzen zan atzo (ostirala) geratu gitzen moduen gaur (zapatua) goixien hemen zeoze idatzi bigauela. Ikusi dot bik bakarrik idatzi dozuela, ta nik apur bat berandutxuau bada be idatzikot.

Aspaldixen etzauen inork ezer idazten hemen, azkena zelabaixotak 5 k23!-k 2 izen zan, ta ein dau eurixa ordutik e! bestela akordau kilometrotan zenbat ein euen.

Ba sin mas, idatzi ein binauen ta idazten nabil, esateko gauza haundi barik. Nire bloga be manteniru einbiot eta bi lekutan idazteko inspirazino haundixa bieda. Asike... copy&paste bat eingotzutet wikipediatik, gutxienez zuen kultura maila jasotzeko balixo daixen:

Zurracapote

De Wikipedia, la enciclopedia libre.

El zurracapote (a veces abreviado como zurra) es una bebida popular consistente en una mezcla que toma como base el vino tinto, al que se suelen añadir otras bebidas alcohólicas, zumos y refrescos de frutas, azúcar y canela. En algunos casos se cuece antes de consumir. Así se obtiene una bebida de contenido alcohólico medio, similar a la sangría o a la limonada soriana, aunque generalmente más fuerte.

Normalmente se prepara en recipientes grandes en las fiestas locales, existiendo tantas recetas como pueblos o autores. Es bebida típica de pueblos de La Rioja y la Ribera Navarra, llegando hasta Soria (España), habitualmente tomada en las fiestas.

En otras zonas, como Basauri, Vizcaya, se denomina zurracapote a una bebida más heterogénea, similar al bigoteado o pichigateado chileno, en cuya elaboración se aprovechan los restos de botellas de otras bebidas.

Tuesday, October 11, 2005

BUKATU DIE JUERGA OFIZIALAK

bukatu die maritxuak eta santamasak arte ez dou juerga ofizialik eukiko. Arazo larri honen aurrian azaro aldian kuadrilako afai bat itxia proposatu zan beste egunian. (fan zan urtian ibarran in gauen moduan) asike datak botaten fan!

Tuesday, September 20, 2005

ZELABAIXOTAK -5- K23!k -2-

Ailegau zan egun haundixa, ta zelabaixota ta k23tarrak goixeko 9terdietan plazan juntau gitzen hainbeste itxoindako eguna hasteko, egualdixa oso ona ez zan, baina dana plazan montau ta gure txistulari martineaz kalejiria hasi gauen herriko kalietan zier, bi kuadriletako jentia, dantzarixak eta oilo bat tartian. Kalejiria bukatu ostian jokuekin hasi gitzen, 5-2 galdu , baina itxura ona emun gauen. Asto karreria, txinga eruetia ta gizon probak gutxigatik galdu gauen ta. Jokuak bukatuta sari banaketia in ta atxabaltako kalietan gora ta bera ibili gitzen trikiti giruan bazkal ordurarte. Gero taberna berrin bapo bazkaldu ta bolo txapelketia garijaiak eruen zauen. Honen ostian pasau zan dana idaztia ezinezkua danez datorren urtian gurekin etorten animetan zaitxuet! batez be neskak!!!!!

Friday, September 02, 2005

GUTXI FALTA DA


Zelabaixotarren kontrako duelorako gero ta denbora gutxiau falta da, ta entrenamentuak ya serixo hartzen hasi biko garela pentsetan dot! egunero trontzan sokatiran eta korrikan itxen bou 17rako en plenas kondiziones fisikas ailegauko gara, ta zelabaixotarrei kaña geixau emungotzau! ta egun horretarako sorpresatxon bat be preparau bikou ez?

Thursday, September 01, 2005

Tarraptatata

Azken aldixen bastante parauta dau gure txoko hau ez? Eztakitt eztauketzuen ezer kontetako, nagikerixiagatik dan, ia ezarien hona sartzen...

Animau ta idatzi zeozer, txorradaren bat bada be, gure txoko honi bizittasun apurbat emuteko. Estrainau injat adibidez andramaixetako balorazinotxo bat be ez topetia, gure koadrilien exitua ta gero. Baitta be D eguna hain hurbil egonda horri burzko aipamentxorik be ez egotia.

Bueno, neuk idaztera animetan zauet

Esan bebai, eskumako barran ikusikozuen moduen, gure txokotxuai kontadore txiki bat jarri dotzatela, ta kontadorien zapaltzen bozue gainera, estadistika desberdinak ikusi ahal izango dittuzue.

Ala bihotzak. ondo izan!

Monday, August 08, 2005

Aurten be K23! andramaixetan

Badatoz aurten be andramaixak, ta azken bi urtetan moduen kamiseta kutre batzuk eingo dittugu.

Printzipioz eguenien eitteko asmua dau, askok ondion kamisetarik eztaukoun arren, ta tintie be erosi barik dauen arren. Asike kamiseta zuririk eztaukotzuenok badakitzue, erosi!

Friday, July 29, 2005

Desafioa Bideoan

Atzo Orlyn ikusi gauen bideua jeistia gurebozue, emuletik ein zeikie, bertan enlaze hau sartuta:

ed2k://|file|DESAFIOA.wmv|42951922|AF15E74C31DC20EEC9F9C5260A1C9006|h=BCWAQKME7L7L6MWX64YMT5CD5UX46CAG|/

ala bihotzak.

Monday, July 25, 2005

k23!ko porraren sailkapena

  1. zangitu 445 puntu 26.00€
  2. arando 350 puntu 16.25€
  3. baxi 335 puntu 9.75€
  4. erik 240 puntu 6.50€
  5. beitia 215 puntu 6.50€
  6. iosu 160 puntu
  7. bixen 155 puntu
  8. lartaun 130 puntu
  9. uribi 110 puntu
  10. adri 90 puntu
  11. ritxi 90 puntu
  12. zubi 80 puntu
  13. tolo 25 puntu

Friday, July 15, 2005

Mario Bross-en azkena



Internetetik nabegetan nenbilela beittu ze topau doten. Hemen ikusi leike gure Mario zela hiltzen dan. Baina hori bai, hila aurretik bastante ondo pasetan dau.

Sunday, July 03, 2005

horrela dou tourra

KLASIFIKAZIOA 1 ETAPAN

  1. ADRI 30
  2. ZANGITU 20
  3. BAXI 15
  4. BEITIA 10 +5

KLASIFIKAZIOA 2.ETAPAN

  1. ARANDO 30 +10
  2. IOSU 20
  3. ERIK 15
  4. ZANGITU 5

GENERAL

  1. ARANDO 40
  2. ADRI 30
  3. ZANGITU 25
  4. IOSU 20
  5. BEITIA 15
  6. BAXI 15
  7. ERIK 15

Saturday, July 02, 2005

TOURREKO PORRIA

AUPA GAZTEK!
bo ba gaur gabian orlyn gure kuadrillako tourreko porrako sorteua egongo dala, ta parte hartzia nahi dauenak agertzeko handik ta ingou porra magikua. Nik proposatzen dot gero klasifikaziñuak hemen agertzia, ahal danian behintzat!!!

Wednesday, June 22, 2005

karliños

karnabaletan zerena?? fan proposamenak botaten, batenbat urtengo dau karnabaletara bittartien.

elements

kamisetak diela ta eztiela gabitzen azken egunetan, in ero ez in, bat in ero bi in, nik uste dot zerbaitt beintzet inbiouela. F-8 kanpeonatua, herri kiroletako desafiua, herriko jaixak e.a. datoz eta ondo egongo zan kuadrilla on moruen danok kamisetak eittie. gauzia da polo txulo bat itten bou kaletik guapo guapo ibiltteko, horrekin ezingo garela futbolien, trontzan, zakuak erueten e.a. ibili, ze bestela agur kamiseta. Nik uste dot 10 euroko kamiseta bat inbikogauela kirolak itteko ta beste bat ona ba adibidez ligetako. baiña egixa esanda bi kasuetan mobiruten hasi bikou ze bestela....

Tuesday, June 21, 2005

Hemendik aurrera Creative Commons (ta ze da hori?)

Eztakitt konturatu zarien, baina orrialde honen azpikaldien ikono barri bat agertu da (CC some rights reserved). Ta zer esan gure dau horrek?
Horrek esan gure dau, hemendik aurrera gure blogak Creative Commons lizentzia bat daukela (some rights reserved), oin arte euki dauen Copyright-a (all rights reserved) biherrien.

Ta honek zer esan gure dau:

Ba hori, gure blogak eskubide batzuk babestuta daukela, ta beste parte baten librie dala, orrialdien behekaldien agerketan dan ikonuen zapaltzen bozue ikusikozuen moduen.
Gutxigorabera hemen espliketako: edozeinek hemen agerketan dana kopiau leike, baina sekula ezingo dau dirua irabazteko erabili, ta nunbaitxen argitaratzekotan, hasierako testuan lizentzia bera eruen bieko dau (ezingutzo bere copyright-a ipini), ta beti be autore originala aipatu bieko dau.

Eztakitt ze pentzauko jatzuen, baina nik internet libre baten sinisketan dot. Gustauko jaten zuen iritzixek jakittie. Ta bide batez badakitzue copyright-az aparte lizentzia libriak be existiruten diela, ta hau ezta bakarra.

Monday, June 20, 2005

LOKOMOTIV K23! aurtengo F-8 txapelketako irabazle

Aupa people! bueno ba futbol-8 txapelketa hurbiltzen dabilela ta ondio betiko moduan ez douela ni ostiaz ein. Azken ordurako gauzak isten munduko onenetarikuak gara! ta ori ba jolastu biouenok kamiseta iguala eruetia guapo egongo zala, ta ori aprobetxauta 8 urteko aleginen ostian kuadrillako kamisetak itxeko momentu politxa ailegau dala ikusten dot. Jolasteko kamiseta batzuk ateraten bou, aprobetxau geike kuadrillako kamiseta ofizialak aterateko ta ola neska danak gure itxurakin zoratuta isteko!

ba ori aber ze pentsetan jatzuen? (neskak zoratuta istiana e!)

Jentia bieda loramendiko jardina konponketako

Ba hori, hemen Goiena.net-en irakurri dotena:


"

Loramendi EEko kideek deia egin die herritar guztiei lokal ostean duten lorategia txukuntzeko. Auzolanean egin gura dute, eta interesa duena etor dadila edo dei egin dezala Loramendi EEra.

Loramendi lorategia.jpg

Lokalaren atzeko partean dago lorategia.

Taldeak egingo dituzte lorategitxoa txukuntzeko, 6 laguneko taldeak. Gaur, ekainak 20, hasi eta hurrengo hiru asteotan egingo dituzte lanok, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Zuloa egingo dute lehenengo lorategian eta anfiteatro antzeko zertxobait egitea da helburua, hitzaldiak egiteko gero. Lur asko atera beharko dute orain belarra besterik ez dagoen lekutik, hortaz, lanerako gogoz dagoena hurrera dadila Loramendi EEra eta bertan esango diote zer egin behar duen."

Neuk badauket laguntzen fateko asmua.

Herri kiroletako retua

Aurreko baten, batenbati, Lartauni uste dot, okurriru jakon gure koadriliak, retetia beste koadrila bat (Iosun anaia, nire primue, garijaia eta horreik) herri kirol probat batzutara retetia. Y ahi kedo eso.
Ba atzo, Araba euskarazera fan ginen batzuk, eta hantxe koadrila hortako bikin juntau ginen, Gabilondoaz, eta nire primuaz, Pastoreaz, eta komentau ingutzen. Esan zuzkuenez oso ondo pentzau jakien, eta gurounien botateko retua.
Plana hurrengua izengo zan: goixien herri kirolak plazan, ostien bazkarixa, ta gero bolotan (bolotokixa apurbat konpondu inbiko zan).

Eztau txarto ez?

Ongi etorri k23! koadrilaren blogera

Eup! Hauxe da Atxabaltako k23! koadrilien bloga. Hemen gure koadriliai buruzko gauzak argitaratuko die. Horregatik animetan zauet koadrilako danok hemen parte hartzera, bai agertzen dien gauzak komentauz, eta baitta gauza barrixek bialduz.

Ba horixe. Blog hau inagurauta geratzen da.